Abenduaren 27an aurkeztu dugu Liv Til Døden, gure lehen disko luzea, Donostiako Antzoki Zaharrean. Hilabete lehenago sarrera guztiak agortuta zeuden. Lan eta ilusio handiz prestatu dugu aurkezpen kontzertua eta isuritako izerdi tanta bakoitzak merezi izan du. Abesti guztiak jo ditugu lehen aldiz, baita azken hilabeteetan sortutako kantu berriren bat ere. Kontzerturako sarrera erosi duen orok …
More-
LIV TIL DØDEN: AURKEZPEN KONTZERTUA
-
Nøgentzero
Zuen babesagatik gure esker ona adierazteko Gabonetan gure kamisetak oparitzea bururatu zitzaigun. Horretarako, gure sare sozialetara mezu bat bidali zutenen artean lehenengo 25ak onartu genituen eta haien etxeetara joan ginen asteburu batean. Kamisetak oparitzeko aitzakiarekin zuek ezagutzea eta zuekin aurrez-aurre egotea zen gure helburua. Guk jaso genuen, ordea, oparirik handiena: zuen esker ona eta eskuzabaltasuna. …
More -
53. Durangoko Azokan disko berria aurkezten
53. Durangoko Azokan izan gara disko berria aurkezten abenduaren 5etik 9ra eta izugarria izan da. Euskal soltzaileen lanak biltzen dituen azokan egotea aukera paregabea da guretzat, gure lanaren erakuslehioa baita. Airean arnasten da musikarien, idazleen eta azokan dauden artista guztien ilusioa eta topagune ezinhobea da guztiontzat. Egunero izan gara Airakaren standean Liv Til Døden diskoa …
More -
Disko berriaren aurkezpen kontzertua Donostiako Antzoki Zaharrean izango da
Nøgenen lan berria, Liv Til Døden, pop-folk doinuak uztartzen dituen diskoa, azaroan argitaratu zen. Aurkezpen kontzertua Donostiako Antzoki Zaharrean izango da abenduaren 27an 20:00etan. Kontzertu berezia Disko berriko abestiak sortzen hasi ginen unetik imajinatzen genuen bakoitzak oholtza gainean izango lukeen izaera. Aurkezpen kontzertua Antzoki Zaharrean izango dela esan zigutenean, berehala jarri ginen lanean. Umetan bertara …
More -
Liv Til Døden, Nøgenen lan berria kalean
Liv Til Døden da gure lan musikal berriaren izena. Esfortzu eta ilusio handiz sortu ditugu diskoko bederatzi abestiak. Lehen EPan sustraitutako estilo musikala atzean utzi gabe, Nøgenen bilakaeraren isla da disko berria. Hastapenetako estilo pop-folkia garatu eta gehiago definitzen duen proposamen berritzaile eta helduagoarekin gatoz Euskal Herriko eszena musikalera. Airaka disketxearekin argitaratu dugu lan berria …
More -
Merchandising berria kontzertuetan salgai!
Badira egun batzuk geure azken kontzertuetan bai kamisetak baita poltsak zuen eskura jartzen hasi garenak. Modelo ezberdinak daude!
More