53. Durangoko Azokan izan gara disko berria aurkezten abenduaren 5etik 9ra eta izugarria izan da. Euskal soltzaileen lanak biltzen dituen azokan egotea aukera paregabea da guretzat, gure lanaren erakuslehioa baita. Airean arnasten da musikarien, idazleen eta azokan dauden artista guztien ilusioa eta topagune ezinhobea da guztiontzat. Egunero izan gara Airakaren standean Liv Til Døden diskoa aurkezten, eta asko izan zarete gu agurtzera gerturatu zaretenak. Gure musikaren entzuleekin aurrez-aurreko harremana eduki ahal izatea da, behar bada, Durangoko Azokak eman digun aukera politenetako bat.
Ahotsenea
Ahotsenean jo genuen abenduaren 8an, larunbata, eta erabat hunkituta amaitu genuen kontzertua. Jende mordoa gelditu zen kanpoko ilaran karpara sartu ezinik, eta hitzik gabe geratu ginen hori jakitean. Bihotzak bete zizkiguzuen, baita musika egiten jarraitzeko indarra areagotu ere. Kontzertuaren amaieran oholtzatik jaitsi ginen entzuleekin Gertu abestia abestera eta momentu horretan denbora gelditu zen guretzat. Denen ahotsak abesten entzutean malkoren bat ere atera zitzaigun batzuei. Hemen ikus daiteke momentu ahaztezin hura.
Datorren urtera arte, Durangoko Azoka! Mila esker gugana etorri zineten guztiei.
This website uses cookies to improve your experience. We'll assume you're ok with this. Cookie settingsACCEPT
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are as essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
53. Durangoko Azokan disko berria aurkezten